XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Goiz hartan ez zion inork eguna hondatuko.

Lau pauso, bi agur eta espaloiaren erdian gelditu zen segundo batez, nolako goxoa haize fin haren usaia.

Ez zen zuzenean plazara joan; nahiago zuen bueltatxo bat eman.

Ez urrutira: negu hartako eguraldi latzak moztu egin zuen Maria Luisaren abiada.

Horregatik eseri zen hain gustora aulkian.

Harriaren freskura eskertzen zuen bitartean, Maria Luisa, Maria Luisa, entzun zuen.

Begiak zabaldu zituenean Margarita ikusi zuen, poltsa haundi bat esku batekin eta zakurra inguruan saltoka.

- Bitan bat, Maria Luisa: ez gara ikusten ala gehiegi ikusten gara.

Ez zuen hitzik egin.

Aspalditik ikasia zuen horrelako laino bat definitiboa dela.

- Egidazu kaso, esan zuen Margaritak zahartzen ari zaren eran rarotzen ari zara.

Gezurra badirudi ere, egunero ikasten duzu arrarokeriaren bat.

Azkenean, oraindik harategira begiratu bat luzatu gabe altxa zen.

Zakurrak zaunka egiten zion eta, goseak balego bezala, piztiak ez zizkion begiak zangoetatik kentzen.

Hainbeste egun etxetik atera gabe eta lehenengo goizean, kale.

Etxeko atea itxi zuenean haizea arina zela iruditu zitzaion.

Haize epel garden bat.

Nire etxea da udaberritzen ari den lehen bazterra, pentsatu zuen Maria Luisak sukaldeko leihoa zabaldu zuenean.